#DeMiguel epaiaren zai: DENA BERDIN

Posted on

De Miguel auzia bezala ezagutua izan den Euskal Herrian epaitutako korrupzio kasu handienean (26 pertsona ikertuak, hoien artean kargu politikoak, burukideak,…EAJri modu zuzenean loturikoak) akusatuak zirenen zigorrak negoziatzeko asmoz epaiketa bertan behera gelditzen zela jakin genuenean, ADI Elkartetik honakoa jakinarazi genuen:

  • Auziaren ikerketa eta argitzea amaieraino eraman behar dela, inolako beldurrik eta baldintzarik gabe. Fiskaltzaren argudioen oinarriak hain sendoak izanik, kontraesankorra eta ulertezina izango litzateke zigorren murrizketa bat ematea, epaiketaren funtsa guztiz desitxuratuta geldituko litzateelako.

  • Akusatuei emandako etengabeko babesa ikusita eta kontutan izanda gehienak alderdiaren militanteak edota jarraitzaileak direla, EAJk azalpen asko eman behar dituela. Izan ere, nahiz eta alderdiaren karneta kendu, hasieratik muntai bat balitz bezala gizarteratu dute gaia, akusatuen errugabetasunaren aldeko aldarriak nonahi egin dituztelarik, besteak beste Egibar eta De Miguelen arteko besarkada famatua gogora ekarri dezakegularik zeinaren bitartez aditzera eman zitekeen Rajoyk Barcenasi helarazitako babes adierazpen famatu horren euskal bertsioa (“mantendu zaitez indartsu, Txitxo).

  • Ez dela inondik inora kasu isolatu bat, eta baieztapen honen erakusgarri dira modus operandi berdina antzeman den bestelako kasu andana, den-denak EAJrekin zerikusia zuten pertsonekin lotuak: Marguello kasua, Osakidetzako iruzurra, Karrantzako purinak, Hiriko eta Epsilon, Cabieces auzia..

  • EAJ alderdiaren jarduerek sustatutako sare klientelarrak, oraindik orain indarrean daudenak gure herrian, praktika mafiosoak besterik eztirela, administrazioetako kargu publikoak erabilita aurrekontu publikoa kudeatzen dutelarik haien laguntxoen eta alderdiaren mesedetan, ondasun publikoak desbideratuz besteak beste…diru publikoaren kudeatzaile gisa guztion ongizatea bermatzeko duten erantzunkizuna ahaztuta.

  • Kezkagarria dela oso alderdiak jarduera hauei eman ahal izan dien babesa, izatez 26 akusatuk EAJrekin harremana baitute (batzuk kargu publikoak direlarik). Nekez pentsa daiteke alderdiaren egiturek gertatzen ari zena ez zutenik ezagutzen, eta oraindik argitzeke dago sare hauetatik ustez jasotako balizko onurak zeintzuk izan diren.

  • Babes mediatikoa, haien errugabetasunaren defensa, abokatu bulego onenen bermea, Egibarren iloba baten eskuhartzea defentsaren abokatu gisa, akusatuak euskadiko administrazioaren lanpostuetan birkokatu izana… guzti hau ez da kasualitatea edo ustekabea izan.

Honaino iritsita, eta jujearen ebazpenaren zai, epaiketa honen emaitzaren inguruan zalantzak baditugu. Muntai sinesgaitzat jo izan den epaiketa baten aurrean gaude, zigorrak arintzeko asmoz fiskaltzarekin egondako negoziazioak tarteko, gezurra bolo-bolo zabaltzeko aukera egon delarik Gonzalo Susaeta De Miguelen abokatuak esan bezala, kereilatua izateko mehatxupean egondako baliabide eta bitartekorik gabeko fiscal batekin, Ertzaintza bera ere ezbaian jarria izan delarik, bere bidea erabateko bakardadean egin behar izan duen lekukoaren aurkako jazarpenak…

Beraz, ez dugu uste kontu hau errotik ikertzeko borondatea egon denik, hau da, azkeneko 40 urteotan erakunde publikoak bere probetxurako maneiatzen aritu den alderdi politikoaren kudeaketa eredua behar bezalako sakontasunez aztertzeko borondaterik ez dugu inondik inora ikusi.

Aipaturiko eredu honen funtsa honakoan datza: sare klientelarrak erabilita, alor pribatuan aritzen diren alderdiaren gertuko enpresen onura bilatu, geroago lorturiko etekin hori modu batean edo bestean abantailazko tratua emandako hoiei itzulia izango delarik, donazioen bitartez etabar

Sistemak berak sortu eta sostengatzen du korrupzioa, kasta politikoak kontrolpean duen tresneria guztia (hedabideak, poliziak, epaileak..) erabiltzen duelarik jarduera mafioso hauek ezkutatu, zuritu eta justifikatzeko.

Impunitatearen babespean ematen diren ohiko jarduera hauek behingoz zigortzea espero dugu, instituzioen izen ona zikintzen dutelako eta bertan ematen den kudeaketaren gardentasuna zalantzan jartzen dutelako. Mesedeen truke “kutxatilatik pasatzea” hain zabaldua dagoenean, kargu publikoa izatea ematen dituen abantailak baliatuta ondasun publikoen desbideraketak ematen direnean…ezinbestekoa da praktika hauek babesten dituzten alderdi politiko guztiak gogor salatu eta jarduera hauek bizitza publikotik behin betiko desagerraraztea eskatzea.

Fiskaltza zein epailea bera animatzen dugu auzi hau bukaeraino eramatera, edozein direlarik suertatzen diren emaitza eta ondorioak, behingoagatik jardun korrupto hauek eragotzi eta dagokien zigorra izan dezaten, demokraziaren kalitatea zaintze aldera zein guztion hobebeharra defendatzeko.

Gure gizartean gutxiengo etiko batzuk mantentzeak halabeharrez eskatzen du egunerokoan ematen diren jardun hauen aurkako erantzun argi bat, txirotasuna eta erabateko desberdintasuna eragiten dutenak, baten batzuk gure dirua lapurtzen duten bitartean gainontzekook horren ondorioak pairatzen ditugulako.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s