Azal oso fina @gorka__urtaran ena, #DeMiguel auzia edo #SanAntonioAlokairua rekin erakutsi ez duena.

Posted on

         #arduraTUgasteiz

          Gasteizko udalaren egungo gobernu-taldeari ez zion axola izan San Antonio kaleko alokairuaren aferan, bide juridikoa ez agortzea. Alfonso Alonso eta Javier Maroto alkate ohiei, besteak beste, Kontu Epaitegiak ezarri zien zigor ekonomikoa bertan behera utzi zuen ebazpena errekurrigarria zen beste instantzia batean, baina hala ere, ez zen helegiterik aurkeztu Udalaren partetik. Berriro diogu, afera hura bide juridiko luzeagoa zuen eta alkateak uko egin zion jarraitzeari era axolagabean.
          Gasteizko udalaren egungo gobernu-taldeari ez dio axola Miñaoko teknologia-parkea haunditzen jarraitzeko, “De Miguel auziaren” sorreran dagoen enpresaren arduraduna ate joka joatea udalera parkearen beste haunditze bat onartu diezaion. Arduradun horrek komisio bat ordaindu zion “De Miguelen sareari” Miñaoko parkea bigarren aldiz haunditzeko proiektuaren kudeaketa, bere enpresari, STOAri, esleitzearen truke. “De Miguel auziaren” salatzaileak uko egin zion STOA azpikontratatzeari parkearen lehenengo handitzea kudeatzeko. Hori dela eta, sare ustelak parkearen bigarren handitzearen lehiaketa publikotik kanpo utzi zuen salatzailea eta nahieran esleitu zion STOAri parkearen bigarren haunditzea. Orain parkearen beste haunditze bat jarri da martxan eta horren kudeaketarako beste lehiaketa bat egin beharrean, STOAri egindako nahierazko esleipena aktibatu dute enpresa horren jabe eta arduraduna jarrai dezan teknologia-parkearen ordezkaria eta kobratzailea izaten. Axola gabe udaleko gobernu-taldea, dena legala omen, nahiz eta 12 urteko kartzela zigorrari aurre egiten ari zaion hainbat deliturengatik, udalari atea jo dion horrek, nahieran esleitu zioten kontratu hura medio.

          Gasteizko udalaren egungo gobernu taldeari axola diona ordea, dinamika baten izena da, #okupaTUgasteiz hain zuzen ere. Azal oso fina behar du izan Gorka Urtaranen PNV alderdiak izen soil bategatik bere eskura dituen traba burokratiko denak martxan jartzeko. Arduratzekoa bada behintzat.

Anuncios

“Ustelkeria politikoa ez da ofizioz ikertzen” #DeMiguel #ustelkeriaSTOP

Posted on Actualizado enn

Gaur itzuliko da epaitegira ustelkeria politikoaren #DeMiguel makro-auzia azaleratu zuen testigua. Ia bederatzi urte iragan dira bere testigantza eman zionetik Arabako fiskaltzari. Ia bederatzi urte salatu zuenetik Arabako Foru Aldundiko bulego batetik xantaia egiten ari zitzaiola garaiko EAJ-ko zenbait burukide. Denbora tarte honetan testiguak jasan dituen mendeku, presio eta deskalifikazio pertsonalak ez dira nolanahikoak izan eta hala ere, datorren asteazkenean berriro emango du (bosgarren aldiz) aurpegia xantaiaren salaketa puntuz-puntu berresteko.

Horregatik, Adi! ustelkeriaren aurkako elkarteak, testiguari babes-herritarra emateko elkarretaratzea deitu du goizeko hamaiketan epaitegiaren aurrean. Jakin badakigulako ustelkeria politikoa ez dela ofizioz ikertzen, kaltetutako herritarrak direla afera ilun hauek argitzeko beti lehen pausoa ematen dutenak. #DeMiguel makro-auzia ere honen erakuslea da, zeren testigu honen salaketarik gabe ez litzateke auzirik egongo.

“La corrupción política no se investiga de oficio” #DeMiguel #STOPcorrupción

Posted on Actualizado enn

Hoy

vuelve a testificar la testigo de cargo que destapó el caso de corrupción política denominado ‘caso De Miguel’. Han pasado casi 9 años desde que se presentó ante la Fiscalía alavesa. Casi 9 años desde que denunció que varios burukides del PNV, desde un despacho oficial de la Diputación Foral alavesa la estaban chantajeando. Las venganzas, presiones y descalificaciones personales sufridas en estos casi 9 años no han sido pocas, y a pesar de todo, el miercoles vuelve a testificar al juzgado, a ratificar por quinta vez su denuncia punto por punto.

Por ello, desde la plataforma contra la corrupción ‘Adi! elkartea’, convocamos para este mismo miercoles, 14 de marzo, una concentración de apoyo a la testigo, frente a los juzgados. Sabemos muy bien que la corrupción política no se investiga de oficio y el ‘caso De Miguel’ es otra muestra más de ello, ya que sin su denuncia no habría caso.