Sede

Txarli Prietoren kontra salaketa aurkeztuko du fiskalak, iruzur egitea egotzita

Posted on Actualizado enn

berria.eus 2015-06-17

PSEko egoitzetan eginiko lanetan irregulartasunak daudelakoan, salaketa aurkeztuko du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako fiskaltzak PSEko legebiltzarkidearen aurka. Victor Garcia Hidalgo Espainiako Poliziaren zuzendari ohia ere salatuko du.

1278156166_0Apirilean, Juan Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak auzibidea ireki zuen ikertzeko ea Prietok iruzur egin ote zuen alderdiaren hainbat egoitzatako lanak bera bazkide zen enpresa bati adjudikatu zizkionean. Salaketa aurkezteko erabakia aho batez hartu du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Fiskalen Batzordeak.

PSEko Arabako idazkari nagusi ohia eta alderdi bereko legebiltzarkidea da Prieto. Auzibidea zabaldu eta berehala onartu zuen Prietok egoitzetako lanak bera bazkide zen enpresa bati adjudikatu zizkiola, baina argudiatu zuen «segurtasun eta konfiantza» arrazoiengatik eman zizkiotela lan horiek Escoiba izeneko enpresa horri. Idoia Mendia alderdiko idazkari nagusiak ere auziaren berri izan eta berehala esan zuen ez zuela arrazoirik ikusten Prietoren aurka neurririk hartzeko.