ustelkeria

[Audio]: Charla de Inés Olaizola sobre #Financiaciónilegal de los Partidos Políticos un Foco de #Corrupción

Posted on

Si no pudiste acudir a la charla de Inés Olaizola sobre La Financiación Ilegal de los Partidos Políticos ahora puedes seguirla aquí. Muchísimas gracias a Inés Olaizola por su exposición y a tod@s l@s presentes por enriquecer y hacer de la charla un coloquio muy participativo

Hitzaldia: “Alderdi politikoen finantzabide ez-legezkoa: ustelkeria gune bat”

Posted on Actualizado enn

financiación kartela_eus_500Inés Olaizola NUPeko katedradunak alderdi politikoen finantzabide ez-legezkoari buruzko liburu bat argitaratu du

Egileak dio arrazoiak direla alderdien gastu-maila gehiegizkoa, gardentasun falta eta kontrol publikoaren falta

Inés Olaizola Nogales Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Penaleko katedradunak liburu bat argitaratu du: “Alderdi politikoen finantzabide ez-legezkoa: ustelkeria gune bat”. Liburua Tirant Lo Blanch-ek editatu du, eta bertan esaten da finantzabide ez-legezkoaren delitua tipifikatzen duen araubide penal berariazkoa behar dela, dagoeneko hainbat foro juridiko, politiko eta mediatikoetan eskatzen ari den bezala.

Inés Olaizola

Liburuak arazoari aurre egiten dio hainbat ikuspegitatik. Lehenik, Inés Olaizolak Espainiako finantzabide-eredua azaltzen du, eta inguruko beste eredu batzuekin konparatzen du. NUPeko Zuzenbide Penaleko katedradunaren iritziz, alderdien finantzabide ez-legezkoaren arrazoiak dira, besteak beste, alderdien gastu-maila gehiegizkoa eta ez beharrezkoa; afiliatu kopuru txikia; gardentasun falta, eta diskrezionalitatea eta administrazio jarduerako eremu batzuetan egoten den kontrol falta, batez ere kontratazio publikoaren alorrean. Aldiz, zenbait proposamenetan esaten denaz bestera, finantzabide eredua, publikoa edo pribatua, ez da ustelkeria handiagoan edo txikiagan islatzen den arrazoi bat, Olaizolaren arabera.

Liburuaren bigarren parteak hiru kontzeptu bereizten ditu: finantzabide ez-erregularra, finantzabide ez-legezkoa eta finantzabide ustela. Egilearen arabera, hirugarren hau da erantzun penal berariazkoa merezi duena. Argitalpenaren hirugarren parteak gaurko araubide penalak finantzabide ustela zigortzeko dituen aukerak aztertzen ditu. Ateratzen diren ondorioen arabera, gaurko lege penalekin, zigortu ezinezko guneak sortzen dira, eta beraz beharrezkoa da araubide beraraziako bat alderdien finantzatzio ustelaren kasuak zigortzeko.

Komisioen eta dohaintzen arteko bereizketa

Inés Olaizolak, liburuaren bukaeran, proposamen zehatz bat egiten du, bere ustez arazo honen arautze penalak nolakoa beharko lukeen esateko. Alde honetatik, bereizketa egiten du administrazio publikoa sartuta dagoen kasuen  (esaterako, esleipen baten trukean komisio ez-legezko bat jasotzen duen alkatea, eta gero alkateak diru hori bere alderdiari ematen dio, finantzabidean laguntzeko) eta alderdiak dohaintzak zuzenean eta quid pro quo zehatz bat izan gabe jasotzen dituen kasuen artean; bigarren kasu honetan dohaintza egiten duen enpresak giro ona sortzeko egitekoa du, etorkizunean alderdiaren jarrera haren aldekoa izan dadin.

Liburuari amaiera emateko, Inés Olaizolak azpimarratzen du proposamen hauek ez dutela balio izango arazoari konponbidea aurkitzeko, gardentasunaren aldeko eta ustelkeria guztien aurkako zero tolerantziaren aldeko borondate politiko argia ez badago.

Ustelkeria oso ongi dago antolatuta

Posted on

Egun, Oriolako (Alacant, Herrialde Katalanak) Udaleko kontu hartzailea da Fernando Urrutikoetxea (Bilbo, 1954). Diru publikoaren heroi gisa hartu izan dute maiz. Izan ere, udaleko jardun ekonomikoa legezkoa dela ziurtatzeaz arduratzen baita. Ustelkeria kasu asko argitaratu ditu jardunean daramatzan 28 urteetan; baita Euskal Herrian ere. Hala ere, salatzaileek lege babesik ez dutela dio eta hori bera aldarrikatzen ari da herriz herri. Dokumental batean kontatu dute ustelkeria kasuak argitara atera dituztenen egoera, eta Euskal Herrian izan da unibertsitateko ikasleei erakusten.

@berria 2015-10-23 / Aitor Biain

Zaila da kontu hartzaile baten lana?

Ez luke izan behar. Lan atsegina izan beharko luke diru publikoaren defentsak. Nik beti esaten dut agintarien legezkotasunaren bizkartzainak garela. Kontua da ez zaiela interesatzen bizkartzainik edukitzea. Interesatzen zaien bakarra da lagunak egin eta aurkaria zigortzeko erabiltzea diru publikoa. Orduan hasten dira arazoak.

Sistemak huts egiten du, beraz.

Bai, noski. Kontrolik eza eta kudeatzaileen arduragabekerian oinarritzen da egungo sistema. Ustelkeria toki guztietara iritsi da, instituzio guztietara: sistema osora zabaldu da.

Filmetan agertzen denez, oso erraz egiten dute. Errealitatean hala da?

Errealitatea are gordinagoa da. Ikaragarria da udalen bitartez egiten ari diren lapurretak. Batzuek diru kopuru handi bat eraman ahal izateko, beste askori diru kopuru txikiak banatu behar zaizkie isilik egoteko… Bestela, ez luke funtzionatuko. Ustelkeria oso ongi dago antolatuta.

Euskal Herriko zenbait udaletan ere izan zara kontu hartzaile. Hemen ere ustelkeria kasuak izango dira, ezta?

Hemen ere manipulazioa gauza bera da, beste herri batzuekin alderatuz gero. Leku guztietan saiatzen dira ustelkeria kasuak ezkutatzen, hemen gertatzen den modu berean. Hala ere, milaka dira kasuak. Nik neuk salatu izan ditut asko. Galdakaoko alkatearena izan zen salatu nuen lehen kasua.

Zergatik ez dute erantzunik zuen salaketek?

Gure lanak ez duelako lege babesik. Izatez, estatuko langile publikoak gara, baina, ondoren, udalaren eskuetan gaude. Alkatearen menpe daude nire soldata eta lanabesak. Irregulartasunik badago, alkateari abisua eman behar diogu, ez daukagu gu baino gorago dagoen inor. Ez dauka zentzurik. Erabat kontraesanezkoa da. Txosten asko ditugu bulegoko apaletan hautsa hartzen.

Presio handia jasan izan duzue. Mehatxuak ere jaso dituzue.

Oso gogorra izaten ari da. Baina ez da nire kasua soilik. Milaka gara administrazioan egoera berean gaudenak. Gure arlo pertsonalean ere eragin nabarmena izaten ari da. Nire familia hautsi izanaren erantzule bakarra naiz.

Hain zuzen, dokumental batean kontatu duzue ustelkeria kasuak salatu dituzuenon egoera.

Bai, hala da. Corrupción: el organismo nocivo du izena, eta orain arte ezkutuan egon garenoi hitza eman digu. Oso garrantzitsua da dokumentala herritarrei erakustea, eskoletan ere erakutsi beharko litzateke. Pedagogia egin beharra dago.

Justiziak esku hartu beharko du.

Justizia ere politizazioaz kutsatuta dago. Ikusi besterik ez dago nork aukeratzen dituen inpartzialtasunaz arduratu behar duten organoko kideak.

Nolakoa izaten ari da herritarren jarrera?

Gizartearen jarrera ez da batere egokia izaten ari. Oraindik ere, ez jakinarena egiten dugu. Balio eta etika falta ikaragarria dago. Kultura demokratikoa falta da.

Aldaketarako zantzurik ikusten duzu etorkizun laburrean?

Aitortu beharra daukat zerbait mugitzen hasia dela sortu diren alderdi politiko berriekin eta gizarte mugimenduekin.