Apartados

Gasteizko udalbatzari Kontu Epaitegiaren kondena zergaitik EZ DEN NAHIKOA azaldu eta 3 eskaera luzatu dizkio:

Minientrada Posted on Actualizado enn

– Ustelkeria ilegala denean txarra bada, are okerragoa legala denean.

– Alokairu honetan Udalak hirugarren baten onuran jokatu du guztion kaltetan. Zeren truke Maroto eta Iturritxa jaunak?

– Guretzako Kontu Epaitegiaren kondena ez nahikoa bi arrazoiengatik:

1.- Kontratu sinatzaileak bere horretan jarraitzen dutelako, lotsagabe Antonentzat soilik onuragarria den kontratuaren defentsan, ez dela ustelkeria esanez, interes orokorraren alde jokatu zutela edo berriro sinatuko zutela defendatuta iraganean. Hau da, kondenatu guztientzat, udalbatza honetako 9 kargu eta kargu ohi publikoentzat, ez da deus gertatu.

2.- Antoni egin zaion mesedea ez da errenta ordaintzerako orduan Kontu Epaitegiak antzeman duen 2 €/m2-ko diferentzia, baizik eta beharra nahikotxo justifikatu gabe lokalak alokatu eta bergaitu izana, Antonek berak ezarritako prezio eta baldintzetan.

Horregatik zera eskatu nahi diogu udalbatzari:

A) Lehenik eta behin, orain dela 7 urte ez bezala, udalbatzak ahalegin guztiak egin ditzala Antonen onurarako soilik den kontratu hau etetzeko.

B) Beharrezko neurriak hartu ditzala udalbatzak horrelako negozioak berriz gerta ez daitezen, zeren eta ez da lehenengo aldia hau gertatzen dena; hor ditugu San Prudentzioko bulegoak, hutsik eta errenta ordaintzen, 20 urterako alokatuak izan zirenak baldintza nahiko ilunetan.

D) Kontratu hau interes orokorraren aldekoa esanez gezurretan ari diren kargu orori, pauso bat atzera eman dezatela eta diru publikoa kudeatzeko nahiari uko egin diezaiotela.

image

Gasteizen, 2016ko maiatzaren 27a

Anuncios

Conclusiones sobre la comisión de investigación

Minientrada Posted on Actualizado enn

AdiEl Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz, con Alfonso Alonso a la cabeza y Maroto como responsable máximo de Hacienda, acordó alquilar el local de San Antonio propiedad de la empresa de Gonzalo Antón, sin concurrencia alguna y sin justificar las razones por las que se omitía el concurso. El precio se actualizaría con base en el IPC más una cifra variable que llegaría hasta los 9 puntos. Además el alquiler quedaría blindado para 20 años, es decir, el Ayuntamiento no podría resolver el contrato sin pagar el importe restante hasta su terminación.

Como consecuencia de dichas desorbitadas cláusulas, el precio total del alquiler del local, que la empresa de Gonzalo Antón lo habría comprado poco antes por 2,7 millones de euros, costaría a la ciudadanía 6 millones de euros, más 1,6 millones de euros por las obras.

Estos y otros despropósitos dieron lugar a una comisión de investigación, que esta semana ha dado por terminado su trabajo. No obstante:

 1.- La Comisión de investigación no ha determinado reconocimiento alguno de responsabilidad política, ni ha generado dimisión alguna. Las arcas públicas seguirán siendo gestionadas por los responsables políticos del contrato.

 2.- La Comisión no ha determinado la nulidad del contrato ni el restablecimiento de la situación patrimonial previa del Ayuntamiento. Consecuentemente, las consecuencias del contrato las pagaremos los ciudadanos y ciudadanas a escote.

 3.- No consta que la Comisión haya estudiado la actividad mercantil de la empresa adjudicataria, o la de su administrador único. Así no se ha investigado si ha habido otros beneficiarios de los despropósitos citados a través de una eventual devolución de favores.

“Orain arte, denon diruarekin, interes jakin batzuk saritu dituzte”

Minientrada Posted on Actualizado enn

Arabako Hitza (2014/02/14)

San Antonio kaleko lokalen afera tarteko, Gasteizko Udala “ustelkeria kasuetan” nahastuta dagoen susmoa piztu da. Hori dela eta, herritar talde bat bildu da haserrea agertu eta herritarrei erantzuteko eskaera egiteko; “kudeaketa eredu gardena” eskatzeko ordua dela uste du Unai Mendizabalek (Bilbo, 1974).

Herritar talde moduan agertu zarete, baina zein bilakaera izan duzue? Nola elkartu zarete?

Ez gara kolektibo bat, norbanakoz osatutako herritar talde bat baizik. Guztiok ibili izan gara hainbat herri mugimendutan, auzo elkarte eta beste hainbatetan. Gasteizko San Antonio kaleko lokalak direla-eta udalean egiten ari diren ikerketa batzordea aztertzeko elkartu ginen, asko kezkatzen gaituelako zigorgabetasunak halako kasuetan.

San Antonioko aferaren balorazioa ezagutarazteko egin duzue agerraldia. Nola ikusi duzue ikerketa batzordea izaten ari den ibilbidea?

Behingoagatik ikerketa batzorde bat eratu da, eta ez da gutxi, baina nahiko kritiko eta kezkaz ikusten dugu auzia. Jarraipena komunikabideetatik egin dugu; beraz, ez daukagu beste herritarrek baino askoz informazio gehiago. Kezkatuta gaude ikusita nola joan den ikerketa batzordea. Alfonso Alonso alkate ohiak esan du ez duela asmorik bertara joateko, eta egiten zaizkion galderak idatziz erantzungo dituela. Udalak jarrera hori babestu du, eta guri oso larria iruditzen zaigu. Horrek jarrera harroputza eta herritarrekiko begirunerik eza erakusten du. Zoritxarrez, baliteke erantzukizun politikorik ez ematea.

Hala ere, zuen eskaerak kasu honetatik harago doaz. Zer eskatzen duzue zehazki?

Gardentasuna. Erakundeen aldetik kudeaketa garden bat, eta guztionak diren ondasunak ez daitezela erabili interes partikular batzuei laguntzeko. Ikusi besterik ez dago; orain arte denon diruarekin interes jakin batzuk saritu dituzte. Gainera, gaur egungo krisi testuinguruan are gogorragoa da egoera; gerrikoa estutzeko eskatzen digute, baina egoera honetan egotea ez da herritarron erantzukizuna. Erantzukizuna dutenei, aldiz, oso merke ari zaie irteten hau guztia.

Adierazi duzue jendeak ere ez duela behar beste erantzuten. Zergatik izan daiteke?

Zaila da jakitea, baina, agian, arazoa da ez dugula erantzuteko bitarteko nahiko eta egokirik. Haserretu bai, baina nola bideratu eta egin zerbait baliagarria izan daitekeena? Hori da jendeak galdetzen duena, arrazoi guztiarekin. Manifestazio bat edo kale agerraldi bat askotan ez da nahikoa, ez baitute irtenbide zuzenik ematen beti. Gaur egun, eztabaida horretan gaude gu ere, taldeko kideok, hausnartzen zer egin dezakegun herritar bezala halako kasuak amaitzeko. San Antonioko ikerketa batzordea amaitutakoan baloratuko dugu zer egin eta nola jakinarazi gure ikuspuntua Gasteizko gizarteari.